Haurtzaroko Gehiegikeri eta Tratu Txarren Tratamendurako Elkartea

www.garaitza.org             asociacion@garaitza.org


Logo GARAITZA
Gauza Berriak Jarraitu:

Haurtzaroko abusu eta tratu txarren prebentzioagatik

lazo

Azaroak 19an



violencia-genero Bisitatzaileak

68219

actu

2011-11-12



   webmaster@garaitza.org

IKERKETAREN GAINEKO INFORMAZIOA

Zure parte hartzea eskatu nahiko genuke haurtzaroko esperientzia goiztiarren ondorio psikologikoak neurtzen dituen Deustuko unibertsitatean garatzen ari den ikerketa baterako.

Biziki eskertuko genuke zuen lankidetza lagina eskuratzeko. Xede horrekin, galdetegia bat betetzea beharko genuke. Galdetegiak Garaitzarekin Elkartea harremanetan jarriz lor ditzakezu (Masustegui kalea, 17 Bajo 48006 – BILBO). Nahiago izanez gero hurrengo estekan zuzenean erantzun ditzakezu:

GALDETEGIA

Frogak, anonimo, isilpeko eta borondatezko izaera due. Datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraiki, datuak fitxategi baten babespean gordeko direla jakinarazten zaitugu.

Parte hartzaileek ikerketaren gainean sorturiko edozein zalantza argitzeko aukera izango dute uneoro. Hala ere, beraien parte hartzearekin bukatu nahi izanez gero, edozein momentutan bertan behera uzteko eskubide osoa izango dute, inolako azalpenik emateko beharrik gabe.

Ohartzen gara, galdetegiok betetzea neketsua izan daitekeela, baina aldi berean, esku hartze eta prebentzio programak diseinatu eta egokitzeko tresna baliagarriak dira. Bestalde, hainbat galdera mingarriak suerta daitezke eta bizipenen birgogorapena ere ekar ditzakete. Kasu horretan, ez zalantzarik izan proiektu hau osatzen dugun pertsonokin harremanetan jartzeko, gertatutakoaz hitz egiteko aukera izango duzun terapeuta baten eskuetan jarriko baitzaitugu, doanik.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi hurrengo helbide elektronikora edo hots egin jarraian luzatutako telefono zenbakira, ikerketa taldeak zuzenean erantzungo baitzaitu:



Mila esker zure ahaleginagatik, zure lankidetza oso baliotsua da.


Copyright  ©  2010 - 2012  GARAITZA - Haurtzaroko Gehiegikeri eta Tratu Txarren Tratamendurako Elkartea