
Haurtzaroko abusu eta tratu txarren prebentzioagatik
Azaroak 19an
68218
2011-11-10
Azaldutako arazoa larria dela jakinda eta gizarte zibiletik elkartasunean oinarritutako erantzunak egituratu behar direla kontuan hartuta, GARAITZA sortu da, Haurtzaroko Gehiegikeri eta Tratu txarren Tratamendurako Elkartea, alegia.
GARAITZA irabazi asmorik gabeko elkartea da, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan lan egiten du eta bi helburu ditu. Lehenik eta behin, baliabide eskasiari erantzun ematea du helburu, Euskal Herrian haurtzaroan abusu eta tratu txarrak jasan eta esperientzia traumatiko horien ondoriopean bizi diren lagunei harrera eman, laguntza eta tratamendua eskaintzeko asmotan. Elkarteak, jazarpen hau bizi izandako pertsonek hain esperientzia hitzetan jartzeko espazio bat sortu nahi du, eta behar besteko laguntza eskaini, beldurrak, erruak eta lotsak gaindituz, behar den moduko bizimoduaren garapenerako trebetasunak eskura ditzaten. Horretarako, elkarteak zenbait zerbitzu jarriko ditu abian. Euren artean, biktimentzako eta ingurukoentzako laguntza psikologikoa, elkarrekiko laguntzarako taldeak eta aholkularitza juridikoa nabarmenduko ditugu.
Bigarren helburua, milaka pertsonengan eta euren familiengan eragina daukan ezbeharraren inguruko gizarte kontzientzia piztea da. Euskal Herriko erakundeen zein biztanleen laguntasunarekin bat eginez, abusuok gizabanako eta gizarte mailan sortzen dituzten arazoak konpontzeko xedearekin.
Gestalt Terapeuta, Bioenergetikan formatua, Bilboko IPETG-ko Talde Dinamika, Integrativo terapia SAT (Claudio Naranjoren Fundazioa), Lore Terapia, Tibeteko Reiki Usui eta Usui tradizionalean formatua. Deustuko Unibertsitateko Pisikologia Fakultatean kolaboratzaile.
e-maila: carmen@garaitza.org
Copyright © 2010 - 2012 GARAITZA - Haurtzaroko Gehiegikeri eta Tratu Txarren Tratamendurako Elkartea